Goizeko zortziak baino lehen joan da argi indarra Altsasuko erdialdean. Uneak pasa eta argia itzultzen ez zenez, Iberdrolarekin jarri gara harremanetan eta handik adierazi digutenez, 11:45ak ingurura arte argirik gabe egon gaitezke.
Altsasuko erdialdeko gune handi bati eragin dio mozketa edo matxura honek. Bertako zerbitzuak, tabernak, bankuak eta dendak argirik gabe daude eta horrek traba asko eragin ditu.
Guaixeko erredakzioari dagokionez, argirik gabe daude eta horregatik gure albisteen emankizun jarioan eragina izango du horrek. Barkatu eragozpenak.