Ostiralean despedituko da Altsasuko Udalari etxerako egur loteak eskatzeko epea. Iortia kukltur gunean eginen den zozketa baten bidez emanen dira 150 baso aprobetxamendu horiek. Aurten lote horiek Gurdilaz, Torretxiki eta Basoitxi parajeetatik aterako dira eta bakoitza 3.000 kilo ingurukoak izanen dira. Familia unitate bakoitzak egur lote bana besterik ezin izanen du eskatu. Beti ere, erroldan hiru urteko antzitasuna izan behar da eta Altsasun urteko bederatzi hilabete bizi behar da gutxienez. Eskatzaileek udal zergak ordainduak izan beharko dituzte. Lote bakoitzaren balioa 20 eurokoa da.