Bi sakandar Europako Parlamentuko hauteskundeetako zerrendetan

Guaixe 2014ko maiatzaren 6a

Biak ere altsasuarrak dira eta EHBilduren eta BNGren eta beste hainbat alderdik osatu duten Los Pueblos deciden zerrendan daude. Mikeldi Diaz Aldama 21. postua dago eta 23. Esther Korres Bengoetxearendako da. Europako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 25ean izanen dira. 41 hautagaitza aurkeztu dira parlamentuko 54 aulkiak eskuratzeko lehiara.