Alde Zaharreko festek, Dantzari Txiki eguna eta artisau erakustaldiak osatu zuten asteburuko menua Altsasun. Larunbateko bazkarian 200 pertsonek parte hartu zuten eta bazkalburuan artisau ferian parte hartzen duten emakume talogileak omendu zituzten. Haiek izanen dute hurrengo urtean aitorpen ikurra den makila. Dantzari Txiki eguneko arratsaldeko erromeria ere ederra izan zen. Domekan jendetza bildu zuen artisau feriak eta Haize Berriak bandaren emanaldiak. Gainera, larunbatean Jesus Bengoetxeak, Felix Martinezek, Iñaki Bengoetxeak eta Enrike Zelaiak aurtengo aurreneko errepika jo zuten.