Altsasuko kadeteak igotzeko borrokan

Guaixe 2014ko maiatzaren 7a

Altsasuko kadeteak.
Larunbatean Arrotxapea menperatzen badute lehen mailara igo daitezke

Altsasuko kadeteak Nafarroako 2. Kadeteen mailatik lehen mailara egin dezakete salto, larunbatean Arrotxapearen kontra irabazten badute. Sekulako denboraldia egiten ari dira kadete altsasuarrak. Lehen fasean euren multzoko txapeldunak izan ziren, eta igoera fasean liderrak dira, asteburuan jokatuko den azkeneko jardunaldi erabakigarriaren faltan. Tartari ginda ederra jarriko liokete Arrotxapearen kontra irabazi eta lehen mailara igoko balira. Partida larunbatean jokatuko da Dantzalekun, 17:00etan, eta zaleen babesa eskatu dute altsasuarrek.