Berlingo de The Allers laukotea Euskal Herrian barna bira egiten ari da eta bihar Altsasun geldialdia eginen dute. Pasa den mendeko 50eko hamarkadako rock and rolla eta hurrengo hamarkadako soul doinuak jotzen dituzte lauko alemaniarrak. Baxua, bateria, gitarra eta ahotsak dantzarako makina bat hit eskainiko dituzte, gaztetxea orduko dantza areto bihurtu arte.