Altsasuk hartuko du Sakanako herri eskolen festa

Guaixe 2014ko maiatzaren 9a

Larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute

Sakanako herri eskolen festaren laugarren edizioa izanen da biharkoa. Antolakuntzan aritu den Edurne Ruizek azaldu digunez, eskoletako guraso elkarteak Sortzenekin harremanetan hasi ziren eta handik sortu zen festa. “Eskola guztien arteko batasuna bermatu eta indartu nahi genuen festa sortzean”. Elkarlan eta harreman hori hilero Sortzenekin egiten dituzten bileretan indartzen da eta bihar festa giroa gehituko da. Harreman horiek eta eskola herritartzeko modua izanen baita biharko ospakizuna.

Sakana Herri Eskolekin Sortzen leloa du biharko ospakizunak. Ruizek gaineratu digunez, herriak bizirik mantentzeko eskolek garrantzia dute. Nabarmendu du ikastetxeak euskararendako arnas-gune direla ere.

Handitu
Orain arteko guztietan goiz parteko egitaraua izan da. Aurten Zelandi eskolari zegokion antolakuntza eta antolakuntzaren ardura makina bat emakumek hartu zuten. Altsasuko kultur eragileen aldetik erantzun aparta jaso zuten eta horrek bultzatu zituen goiz parteko ospakizuna antolatzetik egun osokoa antolatzera. Eskola kalera ateratzeko ikastetxe bakoitzak bere tailerra antolatuko du. Horrela denen presentzia ziurtatzen da eta haien lanak erakusten.

Egitaraua
10:00etan Diana. Burundar txistulariak.
Foru plazan
11:00etan Hasiera ekitaldia. (Aurkezpena, txalaparta, dantzak, bertsoak...).
11:30ean Eskuetan Flash-move-a (Eskola guztietan landutakoa).
12:00etan Herri eskoletako tailerrak.
12:00etan Hamaiketakoa. Gure etxeako barran.
12:00etan Haize Berriak bandaren kalejira.
12:00etan Etxarriko Herri Eskolako zankoak.
13:30ean Momotxorroen dantza eta Haize Berriak bandaren fusioa.
14:30ean Herri bazkaria.
16:00etan Altsasuko fanfarrea bazkalondoa alaitzeko.
16:00etan Pailazoak.
18:00etan Altsasuko buruhandiak eta erraldoiak. Altsasuko gaiteroak.
19:00etan Herri poteoa.
Zubeztia gunea
13:00etan Inauterietako batzordearen ikuskizuna.
16:00etan Puzgarriak.
Otai gunea
17:00etan Zirko ikuskizuna. Alain.
Oharrak
Egunean zehar barra jarriko dugu.
Eguraldi txarra eginez gero, frontoian eta Iortia kultur etxean egongo gara.