Larunbatean hasi zen IV. Teatreves, Altsasuko antzerki amateur zikloa. Makina bat ikusle bildu ziren Incierto Trouppe eta Kromlech antzerki taldeek elkarlanean sortutako En lo más crudo del crudo invierno antzezlana ikustera. Emanaldiaren akaberan Tarima Beltza talde antolatzaileak Altsasuko Dendarien Elkarteak emandako 50 euroko erosketa balea eta Xurrut tabernen elkarteak (Arkangoa, Gautxori, Koxka, Xume, Urtzi eta Lurrazpi) emandako ardo botilak zozketatu zituzten. Sariak Tere Arnedok eskuratu zituen.
Teatreves zikloak larunbatean, 20:00etan, segida izanen du. Complexus Teatrok Fuera de quicio antzezlana eskainiko du. Emanaldiaren ondoren ere sarien zozketa eginen du Tarima Beltzak.