Asteburuan, Valentziako Canet d`en Berenguerren Espainiako Triatloiko Errege Kopa jokatu da. Emakumezkoen eskola mailan Olatz Azazetaren Saltoki taldeak sekulako lana egin zuen eta bigarrena sailkatu zen (35:58), Triatlon Consulta Sergio Saiz txapeldunengatik 19 segundo eskasera (35:39). 300 metro igerian, 10 km bizikletan eta 2 km korrikan osatu behar izan zituzten. Azazetarekin batera Naia Lopez, Laura Aparicio, Uxue Seminario eta Amaia Navarrok parte hartu zuten Kopan. Zorionak!