Kontzertu Erraldoia eman zuten atzo Aralarko Mikel Doneko eta Alaitz institutuetako 210 ikaslek atzo Zelandi kiroldegian. Sakanako ikastetxeko DBH 1., 3. eta 4. mailetako 170 ikaslerekin batera Barañaingo Alaitzeko 40 ikaslek osatu zuten Kontzertu Erraldoierako banda. Musika taldean txirulak nagusi izan ziren eta saxofoi, piano, akordeoi, gitarra eta baxu elektriko, bateria eta ahotsaren laguntza izan zuten errepertorio anitza aletzeko. Harmaila bete zuten ikusleek atzerriko rock eta euskal doinuez gozatzeko aukera izan zuten.