Pirritx, Porrotx eta Mari Mototx pailazoak etzi Altsasura Bizipoza ikuskizuna ekarriko dute. Hirukotea Chernobyldik etorriko den lagun baten bila Panpoxa furgonetan abiatuko dira, baina bidean matxura izanen dute. Jendearen laguntza izanen dute aurrera egiteko, laguntzarik gabe denak ezgaituak garela adieraziz. Emanaldia Altsasuko Gazte Asanbladak antolatu du. Sarrerekin jasotako dirua puzgarri berri bat erosteko erabiliko du. Sarrerak aldez aurretik Iortia kultur gunean daude salgai.