Altsasuko Udalaren Gazteria Sailak zortzigarrenez Gazte 2 aste programa antolatu du. 12 urtetik gorako gazte altsasuarrek makina bat jarduera izanen dituzte eskura. Jarduera guztiak Intxostiapunta gazte gunean izanen dira eta dohainik, biharko mus txapelketako parte-hartzea eta afaria izan ezik. Bestela, tailerretan eta afarian izena emateko Intxostiapunta gazte gunetik pasatu beharko da edo arduradunekin harremanetan jarri: gazteria@altsasu.net edo 948 564 785. Gazteria Sailetik parte hartzeko gonbitea luzatu dute.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Intxostiapunta gazte gunean Gazte 2 aste programa eta horren ondoren dantza ikuskizuna izan zen. Euskal dantzak, dantza modernoa, erritmikoa eta zumba dantza ikusteko aukera izan zen. Egitarauak bai asteburu honetan, bai asteartean, bai hurrengo asteburuan izanen du segida.
Egitaraua
Maiatzak 16, ostirala
22:30ean Tximino jakintsua. Jon Barbarin. Kafea eta pastak ere.
Maiatzak 17, larunbata
17:30ean Mus txapelketa. +16 urte. 5 euro bikoteko.
21:30ean Afaria. 3 euro.
23:00etan Kontzertuak: Aske! Eta Kituka Burundi.
Maiatzak 18, igandea
17:00etan Sukaldaritza tailerra.
17:30ean Areto futbol txapelketa.
20:00etan Txokolatada.
Maiatzak 20, asteartea
18:00etan Konbo kontzertua.
19:30ean Ur-jokoak.
Maiatzak 23, ostirala
18:00etan Mahai joko txapelketa.
Maiatzak 24, larunbata
18:00etatik 21:00etara Pantailak: play 3, wii, xbox… eta zezen mekanikoa.