Memoria historiko ariketa

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Gaur, 19:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean 76 eta 1950 urteen arteko Altsasuko hainbat gertakari errepasatuko dira

Altsasu Memoria taldeak herriko historia osatu eta berreraikitzeko lanean ari da. Egiteko horretan “historia ofizialaren bazterrean, ezpondetan zokoratuak izan diren Altsasuko protagonista eta gertakariei” buruz lana prestatu. Martxoaren 28an aurkeztu zuten estreinakoz eta asko izan ziren sarrerarik gabe gelditu zirenak. Eskaera ikusita aurkezpena bigarrenez egitea erabaki du taldeak.

Iosu Imazek, Ainhoa Corcuerak, Mikel Claverrek, Oihane Zelaiak, Aser Imazek, Jokin Unamunok eta Iker Agirrek osatzen dute Altsasu Memoria taldea. Aurreneko atal horretan herriaren lehen aipamenetik 1.950 urtera arteko tartea hartzen du. Hala, Gaztelaren konkistagatik Nafarroako erresumaren muga izatera pasatu zenekoa, Gaztelaren 1512ko konkista, karlistadak edota 1936ko gerra zibilaren berri ematen du lanak. Datu horiek, argazki, bideo, elkarrizketa eta Bide Ertzean taldearen zuzeneko musikarekin osatuko da.

Deia
Gaur bildutakoa erakutsiko du Altsasu Memoriak taldeak, baina altsasuarrek emandako pasarteekin osatu nahi du taldeak bere lana. Horregatik, taldetik altsasuarrei herriaren memoria historikoa osatzeko gonbitea luzatu dute.