Arnanz arte eskolatik jendaurrera

Guaixe 2014ko maiatzaren 16a

Gaur, 19:00etatik, maiatzaren 31ra arte Altsasuko Iortia kultur gunean

Ikasturtean egindako lanak erakusteko garaia iritsi zaie Koldo Arnanzen ikasleei. Bere tailerrean ikasten ari diren 6 eta 70 urte bitarteko ikasleek sortutako lanak bi astez ikusgai izanen dira Iortia kultur gunean. Aukera zabal horretan denetariko estiloak ikusteko aukera izanen da. Arnanzek esan digunez, “bakoitzaren estiloa eta gustua errespetatzen ditut eta teknika da bideratzen diedana”.

Erakusketan txikiek papera, kartulina edo kartoi gainean tenpera edo argizariekin egindako margolanak ikusteko aukera izanen da. Helduek, berriz, batez ere olio eta pastel teknikak erabili dituzte batez ere koadroak sortzeko. Baina baita ikatzak, grafitoak, txinatar tinta eta teknika mistoa erabili dute ere. Uharte Arakildik Araia bitarteko margolarien lanak bildu dira erakusketan.

Mustutzea
Gaur, 19:00etan, mustuko da erakusketa. Laukote bat ariko da kantuan hasiera ekitaldian.