Gazte 2 Aste egitarauaren barruan, Jon Barbarinek gaur Tximino jakintsua antzezlana ekarriko du Altsasura. Ihabardarrak tximino baten papera jokatuko du. Oihanean harrapatu eta Europara ekarri dute tximinoa. Ikuskizunen batean bukatu aurretik tximinoak hitz egiten ikasi eta kultura maila itxurakoa lortuko du.
Horren berri izanen dute zientzien akademiako kideek, tximinoa hitzaldia ematera deituko dute eta tximinoa giza kondizioaz, gizarteaz eta beste gai filosofikoez ariko zaie. Barbarinek gazte gunera eramanen duen lana Franz Kafkaren Akademia baterako txostena (1919) idazlan laburra du oinarri.