Antzerkian saritua

Guaixe 2014ko maiatzaren 20a

Aurrera jarraitzen du Teatreves, Altsasuko antzerki amateur zikloaren laugarren edizioak. Larunbatean, Complexus taldearen komedia ikustera jende ugari joan zen. Zikloko emanaldi guztien ondoren egin ohi duenez, Tarima Beltza talde antolatzaileak Altsasuko Dendarien Elkartearen 50 euroko erosketa-txartela eta Xurrut tabernen elkarteak (Arkangoa, Gautxori, Koxka, Xume, Urtzi eta Lurrazpi) emandako ardo botilak zozketatu zituzten. Zorionekoa Pilar Ubeda izan zen.

Antzerki zikloa larunbatean despedituko du El Bardo konpainiak. Pasa den urtean Bodas de sangre antzezpenarekin arrakasta lortu ondoren, aurten Valle Inclanen Divinas palabras obrarekin etortzen dira Altsasura. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta ez da sari zozketarik faltako.