19. Altsasuko Zeharkaldirako izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko maiatzaren 21a

Izena ematea www.clubciclistaburunda.com web gunean

BTT ibilbide ez lehiakorretan oso ezaguna eta preziatua da 19. Altsasuko BTT ibilbidea. Aurten ekainaren 8an izanen da, 9:00etan abiatuta. 49 km-ko ibilbidea prestatu dute Burunda klubekoek, eta ibilbidea berria izango da, orain arte inoiz pasatutako eremuetatik pasako baita proba.

Ibilbidea
Altsasutik aterata Zapardiko pistara joko dute bikerrek, Orobeko harrobi zaharrera egiteko. Sorozarretan ibaia gurutzatuta, Dorre Txikira igoko dira. Iturrian buelta hartu eta Ulayarren lehen hornidura gunea izango dute txirrindulariek. Segidan, Arania igoko dute eta ondoren San Pedro, Dantzaleku eta Urdiaingo igerilekuetatik pasako dira, ondoren ia Bakaikuraino egiteko, Gerra lantegiraino. Iturmendiko ermitatik Altsasuko bidea hartuko dute, Otadiko Santokristoko ermitatik plazara iristeko.

Izena emateko
Burunda taldeko web orrialdean, www.clubciclitaburunda.com web gunean, ekainaren 5era arte. Federatuek 17 euro eta federatu gabekoek 21 euro. Egunean bertan, 7:45etik 9:00etara (federatuek 21 euro eta federatu gabekoek 25 euro). Izena ematen duten lehen 600 bikerrek opari nagusia jasoko dute.