Sakanako Mankomunitatearen ekonomi egoera eta atez atekoaren ezarpena lotu ditu PPk. Alderdiko Sakanako Eskualde Batzordeko presidente eta Etxarri Aranazko zinegotzi Juan Antonio Extremerak adierazi duenez, “Bilduk higienearen kontrako sistema hau ezarri zigun, sakandarren eta PPren borondatearen kontra. Eta prozesu guztian Geroa Baik bere abstentzioarekin babestu zuen, azken unean, berandu, jarreraz aldatu bazuen ere”.
Extremerak gogora ekarri duenez, “behin eta berriz eskatu dugu ideia baztertzea eta bere ezarpena geldiaraztea. Ez zedila Mank-en etorkizuna diru publikoa eramanen lukeen milioietako maileguekin hondatu”. Inork ez zuela haiekin bat egin nabarmendu popularrak. “Bitartean, zikinkeriaz betetako kaleengatik herritarrak haserre eta Mank-eko kutxa hutsik”.