Bizipoza ikuskizuna ekarri zuten atzo Burunda pilotalekura Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxek. Bildutakoen laguntza izan zuten Panpoxa furgonetaren matxurari eta bestelakoei aurre egiteko. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatu zuen emanaldia, puzgarri berri bat erosteko. Kideak akaberan eszenatokian agertu ziren, autogestioa eta asanblada pankarta aldea zutela bildutako guztiei eskerrak emateko.