Gaurko eta atzoko ikasle eta irakasleen festa Zelandin

Guaixe 2014ko maiatzaren 22a

Zelandi Herri Eskolako ikasle eta ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohi, guraso eta lagunak festa giroan elkartuko dira ekainaren 21ean. 19:30ean jarri dute hitzordua. Lehendabizi poteoa eginen dute, ondoren 21:00etan afaria. Tiketak salgai jarri dituzte ekainaren 14ra arte ondoko leku hauetan: Zelandiko eskolan, Liburunda liburudendan, Lurrazpin, Gautxorin, Kaixon eta Koxka tabernan.