Hiru kiloko amuarraina eskutan

Guaixe 2014ko maiatzaren 26a

Pasa den ostegun arratsaldean anai zaharrarekin arrantzan zebilela Jorge Rivero Urteagak 3 kiloko eta 60 cm luzeko amuarraina atera zuen ibaitik. Pozik joan ziren etxera bi anaiak. Labean prestatuta dastatu zuten arraina.