Felix Benjumea 64.a Biltoko triatloi gogorrean

Guaixe 2014ko maiatzaren 27a

4:47:58-ko denbora behar izan zuen altsasuarrak

Larunbatean Bilbao Triathlon 2014 proba gogorra hartu zuen Bilbok. Triatletek 1,9 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrikan egin behar izan zituzten. Probaren gogortasunari aurre eginez, 452 triatleta iritsi ziren helmugara, Gustavo Rodriguez buru zela (4:06:47). Emakumezkoetan Maider Gaztañaga nagusitu zen (4:35:52). Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea altsasuarrak lan ona egin zuen eta 64. postuan iritsi zen helmugara (4:47:58), meritu handiko postuan.