Larunbatean despeditu zen IV. Teatreves, Altsasuko Antzerki Amateur Zikloa. Antolakuntzan aritu diren Tarima Beltzako kideak hiru emanaldien balantze positiboa egin dute. Azaldu digutenez ia bostehun ikusle bildu dira Iortian izan diren emanaldietan. Horregatik, publikoak eta Altsasuko Dendariek Elkarteak, eta Alde Zaharreko tabernarien Xurrut elkarteak emandako laguntza eskertu dute.
Larunbatean azken bi babesle horiek emandako sariak zozketatu zituzten. Conchi Lezea izan zen zorionekoa azken saioan.