Aurreko asteburuan bezala, gaurtik domekara bitartean Xurrut Alde Zaharreko elkarteko kide diren tabernetan pintxo bereziak dastatzeko aukera izanen da. Lurrazpi tabernan bi pintxo eskaini ditu eta bana Urtzin, Xumen, Gautxorin, Arkangoan eta Koxkan tamaina txikiko gutiziak dastatzen dituztenek hainbat sariren zozketan sartuko dira.