Altsasuko Garraxi Irratiak (101,9 FM edo myradiostream.com/garraxi) bere eguna ospatuko du bihar. Halaber, Checkpoint 2. urteurrena ospatuko dute. Arratsaldean hasi eta ordu txikietara arte, egonen da zertaz gozatu. Tailerrak, zuzeneko ikuskizunak, pintxo-potea eta DJ-en kontzertuak izanen dira, besteak beste. Tartean dokumental baten aurkezpena eginen dute, Zintzilik Irratiaren 25. urteurrenaz.
Garraxi Irratiak (FM 101,9) zuzeneko hiru saio ditu. Asteazkenetan, 18:00etan, hip-hop musika eta elkarrizketak eta beste eskaintzen dituen saioa dago. 20:00etan, berriz, ildo anarkistatik kontrainformazioa jorratzen duen saioa aireratzen da. Ostiral gauetan, berriz, hainbat dj-k zuzeneko saioa egiten dute Garraxi irratian. Hiru saio horien berremisioak emanaldiaren hurrengo egunean entzuteko aukera dago.
Baina horiek ez dira Garraxi Irratiko (FM 101,9) berremisio bakarrak. Astegun goizetan Euskalerria Irratia, Hala Bedi Irratia, Eguzki Irratia eta Beleixe Irratiaren (FM 107,3) saioen berremisioa egiten du Altsasuko irrati libreak. Gainontzekoa musika eskaintzarekin osatzen du.
Aukera
Saioa egin nahi dutenek asteazkenetan Irratian egiten den bilerara joan edo irratiko kideekin garraxi@sindomino.net e-posta bidez jarri daitezke harremanetan.
Egitaraua
16:00etan: Hasiera ekitaldia: antzerkia, musika…
17:00etan: Tailerrak (Irratia… Ableton Live). Zinema emanaldia (irratiak Piratak).
18:00etan: Dokumental aurkezpena. 25 urte zintzilik irratia.
19:00etan: Pintxo-pote. DJ Aitor KGB (Rap-Reggae), Negritosacapie (Araia), Team Rocker (Iruñea), Streetdance. Argazki eta dokumentalen erakusketa.
24:00etan: DJak: Txen, Letxu, DZergy, Rail, Gordon, Loksea eta Green Sound Sistem.