Ospa mugimenduak Herri Ostiralak sustatu ditu

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Herri Ostiralak, elkartuz errepresioa gaindituz izendapena eta leloa eman die Ospa mugimenduak hileko azken ostiralei. “Herriak jasaten dituen neurrigabeko isun politikoei aurre egiteko” ekimena da Osparena. Mugimendutik jakinarazi dutenez, azken hiru urteetan 21.000 euroko balioa duten isunak jaso dituzte altsasuarrek, “krisi garaian jarritako isun ekonomikoa herri mobilizazioak zigortu, isilarazi eta desmobilizatzeko”. Herri Ostiralen barnean mobilizazio bat eta dirua biltzeko ekitaldi bat eginen da. Apirilaren 25ean egin zuten lehena eta orduan afaria izan zen.

68 kontrol
Horiexek zenbatu dituzte Ospa-ko kideek urteko lehen hiru hilabeteetan. 52 Guardia Zibilak egin zituen eta 16 Foruzaingoak.