Asturies eguna gaur gaztetxean

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Gaur, ostiralean, 19:00etatik aurrera

Asturies ezagutzeko aukera izango dugu gaur Altsasun. Gaztetxeak Asturiesi buruzko hitzaldia, afaria eta Asturieseko Skontra taldearen kontzertua hartuko ditu gaur. 19:00etan hitzaldia izanen da: “Asturies, lucha obrera, lengua asturiana, izquierda soberanista y espacios autogestionados” lelopean. Asturies gertuago ezagutu ondoren, 21:30ean afaria izanen da (5 euro). Afariondoan, 23:00etan, Skontra punk-folk talde asturiarra oholtza gainera igoko da.