Dantza garaikidearen txanda

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Gaur, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean

Pasa den astean euskal dantzen jaialdi ederra hartu bazuen kultur gune altsasuarrak gaurkoan dantza garaikideko jaialdia hartuko du. Irantzu Gonzalez Azpirozekin ikasten ari diren 32 haur eta gazteak igoko dira eszenatokira dantza moderno, garaikide eta klasiko edo estiloen arteko uztarketa diren koreografiak eskaintzeko. 7 eta 9 urte artekoak ariko dira alde batetik eta, bestetik, 10 eta 17 urte bitartekoak. Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute biharko emanaldiarekin.