Egitarau berritua mustuko du Erkudengo Amak

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean

Altsasuko abesbatza errepertorio berria lantzen gogotsu aritu da aurreko hilabeteetan eta ilusioz gainezka iritsi dira hura jendaurrean emateko egunera. Irlanda, Sardinia, AEB, Kuba, Argentina, Venezuela eta Euskal Herriko doinuez osatutako egitaraua prestatu dute biharko. Zazpi kantu berrirekin eta Altsasun sekula kontzertuan kantatu ez dituzten beste horrenbeste abestirekin osatu dute egitaraua.

Orain arte entsegutan indarra jarri du Inma Arroyo Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak. Lana erakusteko zenbait data zehaztuak dituzte: garagarrilaren 21ean Dorraon izanen dira, garilaren 7an Urdiainen, agorrilaren 4a eta 10 bitartean Ingalaterran hiru kontzertu emanen dituzte, Santa Zezilia eta Eguberri emanaldiak. Hainbat hitzordu lotzear dituzte ere, horien artean nazioarteko beste elkartruke bat, Sardiniarekin.

Gonbitea
Erkudengo Ama abesbatzak astelehenero eta ostegunero, 22:00etan, entseatzen du Iortia kultur gunean. Kantuzaleek ateak zabalik dituzte, gizonek batez ere.

Egitaraua
Kantua                                     Egilea
An irish blessing                       James E. Moore, Jr
Oh quam suavis est                  Javier Busto
Cherubin song                           Dimitry Bortnyanski
Illunbarra                                  Mocoroa / mold.: J.A. Huarte
Orreaga                                    R. Sarrie
Deep river                                 Arm.: H.T. Burleigh
Swing low, sweet chariot            Beltz espirituala
Memory                                    Andrew Lloid Webber / mold.: J.L. Gorospe
Non potto reposare                    G.Rachel / Arm: B. Ruiu
El breve espacio en que no está  Pablo Milanés / mold: Electo Silva
Adiós                                        Transk: J.l. Gorospe)
Trabajos de la viña                    Damián Sánchez / Letra: Jorge Sosa
Adiós a la llanera                      Venezuela