Saskibaloi topaketa Altsasun

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Bihar, larunbatean, 10:00etatik aurrera Zelandi kiroldegian

Sakanako Mankomunitateak saskibaloi topaketa antolatu du bihar, larunbatean, Altsasuko Zelanda kiroldegian, neska-mutikoen artean saskibaloia sustatzeko eta ikasturtea festa giroan despeditzeko. Bertan, berriki despeditu diren Sakanako Saskibaloi Topaketetan parte hartu duten taldeek -Putterri, Beriain, Martinsasti eta Balankaleku- eta 8-10 urte bitarte dituzten eta ekitaldira hurbiltzen diren guztiek parte hartu ahalko dute.

Gerturatzen diren jokalari guztiekin, denak nahastuta, hiruko taldeak osatuko ditu David Crespo koordinatzaileak, hainbat saskibaloi entrenatzaileen eta kolaboratzaileen laguntzarekin. Saskibaloiarekin disfrutatuz, partidatxoak jokatu eta egun polita pasatzea da asmoa.