Alde Zaharrekoen festa bihar

Guaixe 2014ko maiatzaren 30a

Pasa den urtean, bazkaldu ondoren, zortzikoa dantzatu zuten Ferialeku kalean.

Pasa den urteko estreinako ospakizunarekin pozik gelditu eta Alde Zaharreko auzotarren euren festa errepikatzea erabaki dute. Eguraldi iragarpenak eragina izan du antolatzaileengan. Azken unera arte festa mantendu edo aldatzea zalantzan izan dira, baina azkenean, aurrera egitea erabaki dute. Horretarako ezinbestekoa izan da Ferialeku kalean egin behar duten bazkaria aterpean egiteko aukera izatea. Hori baita festako ekitaldi nagusia. Mahaiaren bueltan adin guztietako 150 pertsona elkartuko dira zikiroa bazkaltzera, pasa den urtean baino 30 gehiago. Musika, zortzikoa eta giro alaia ez da faltako. Pasa den urteko udaberrian auzotar batzuk sagardotegira egindako bidaian sortu zen festa egiteko ideia.