Langarratik eta euritik babesteko toldoa jarrita eta hotzari aurre egiteko bero kanoia paratuta, Ferialekuan ospatu zuten Alde Zaharreko auzotarrek larunbatean euren festa, bigarrenez. Bildutako 150 auzotarrek 14 arkume jan zituzten eta kupeletik sagardoa edateko aukera izan zuten. Mahaiaren bueltan luze egon ziren bilduta eta gaua ongi sartuta despeditu zuten festa.