Gobernuaren enplegurako prestakuntza-ikastaroetako izen ematea zabalik

Guaixe 2014ko ekainaren 2a

133 ikastaro eskaini ditu urteko bigarren zatian, haietako hiru Altsasun.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) antolatu dituen enplegurako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu da. NEZek hiru ikastaro eskainiko ditu Altsasun: teknologia, gaztelerazko komunikazioa eta matematikak. Hirurak ere irailaren 23an hasiko dira, Kualifikazio- edo prestakuntza-maila txikia duten langabetuei zuzenduriko ikastaroak dira hiruak, NEZek eta Hezkuntza Departamentuarekin batera eskaintzen dituenak.

Informazioa eta izen-ematea
www.empleo.navarra.es atarian edo Altsasuko enplegu-bulegoan.