Saskibaloi Topaketa Altsasun

Guaixe 2014ko ekainaren 3a

Sakanako Saskibaloi Topaketan parte hartu duten neska-mutikoak eta beste aritu ziren

Hainbat neska-mutiko animatu ziren Sakanako Mankomunitateak larunbatean Altsasun antolatutako saskibaloi topaketan aritzera. Berriki despeditu diren Sakanako Saskibaloi Topaketetan parte hartu duten taldeetako jokalariak ziren gehienak. Guztiak nahastuta, hiruko taldeak osatu zituzten entrenatzaileek, eta partidatxoak jokatu zituzten. Egun polita pasatzea eta saskibaloiarekin disfrutatzea zen helburua.