Tenis txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2014ko ekainaren 3a

5 mailatan jokatu da Tenis Rubor-Altsasu taldeak antolatutako txapelketa

Tenis Rubor taldeak antolatutako 2014ko tenis txapelketa berriki jokatu da. Txapelketa maiatzaren 16an hasi zen, eta maiatzaren 23an jokatu ziren finalak. Tenis Rubor taldeko arduradun Ricardo Canterok adierazi digunez “txapelketa borobila izan da, bai parte-hartzearen aldetik eta baita jokalarien mailaren aldetik ere. Horregatik Tenis Rubor-Altsasu elkarteko arduradunak harro sentitzen gara”. Halaber, txapelketa aurrera eramateko jaso duten laguntza “ikaragarria” izan dela nabarmendu du.

2014ko tenis txapelketan aritu ziren guztiek dominak eta motxilak jaso zituzten opari, eta txapeldunek eta txapeldunordeek sariak eta erlojuak.

Eskaria
Tenis-Ruborreko arduradunek tenisean ibiltzeko azpiegitura falta dagoela adierazi dute beste behin. “Altsasuko Udalari tenis pista eraikitzeko laguntza eskatzen diogu, Sakana osoan ezin baitugu tenisean jokatu”.

www.tenisrubor.com
Taldeko eta txapelketako informazio guztia.

2014ko Tenis Txapelketa
Benjaminak: 1. Igor Aldasoro (Urdiain). 2. Aritz Oiarbide (Etxarri). 5-3 eta 5-3.
Kimuak: 1.Xabier Igoa (Etxarri). 2.Oier Gastesi (Altsasu). 3-5, 5-3 eta 7-6.
Kategoria mistoa: 1. Jone Apaolaza (Urdiain). 2.Aitor Cantero (Altsasu). 6-2 eta 6-4.
Mutilen haurren maila: 1.Aritz Martinez de Ibarreta (Altsasu). 2.Xabier Claver (Altsasu). 6-2 eta 6-4.
Nesken haurren maila: 1.Andrea Aristu (Olazti). 2. Irune Grados (Altsasu). 6-2 eta 6-4.