Geroa Baik PPri ibarraren aldeko ekinbiderik ez hartzea leporatu dio

Guaixe 2014ko ekainaren 3a

Sakanako Mankomunitatearen hondakin bilketa sistema berriak erakundearen kontuetan izan duen eraginaz iritzi trukea izan zen. PPk Sakanako Geroa Bairi leporatu zion abstentzioarekin sakandarren diruaren galeran lagundu zuela. Salaketa hori “harriduraz” hartu ditu koalizioak: “sistema horren ezarpenaren aurrean gu izan gara galdeketa edo gauden herrietan hondakinen bestelako kudeaketa eskaeretan lidergoa izan dugunak”.

Sakanako Geroa Baitik azaldu dutenez, ibarraren aldeko PPren ekimen bakar baten berri ere ez dute: “ez hondakinetan, ez ekonomian ez ezertan”. Altsasuko adibidea eman du koalizioak: “langabezia ehuneko kopuru handia duen herrian Espainiako bandera udaletxeko balkoian egoteko salaketa ugari jarri ditu. Eta aurreko legegintzaldian estatuko gobernurekin hitzartutako enpresa mintegia egiteko 900.000 euroko diru-laguntza  ezabatzea. Horiek izan dira PPren lorpenak”.