Lastailean eta azaroan El contenido del silencio lana filmatuko du Helena Tabernak. Lucia Etxeberriaren izen bereko eleberriaren moldaketa librea izanen da pantailara eramanen duena altsasuarrak. Berak, Andres Martorellek eta Nacho Lopezek egokitu dute gidoia. Sekta batean sartutako arreba desagertu da eta anaia haren bila hasiko da, arrebaren lagun onenaren laguntzaz.
Kanaria Handian, Bilbon, Zarautzen eta agian Nafarroan filmatuko du altsasuarrak. Filmak 2,5 milioi euroko aurrekontua du eta Lamia eta Zentropa Berlin ekoizte-etxeen arteko elkarlana izanen da. TVEk eta ETBk ere parte hartuko dute.