Hiru dantza estilo elkarrekin

Guaixe 2014ko ekainaren 6a

Gaur, 18:00etan Iortia kultur gunean Altsasuko Dantza Topaketa

Altsasun dantza ikasteko dauden aukeraren berri izan nahi duenak gaur aukera aparta du. Izan ere, euskal dantzetako, dantza garaikideko eta gimnasia erritmikako ikasleek ikuskizuna eskainiko dute. Iortia kultur guneko eskenatokitik talde bakoitzeko ikasleak pasako dira euren koreografien lagin bat erakusteko eta Altsasun ikasi daitekeena erakusteko. Talde bakoitza 20 minutuz ariko da. Gimnasia erritmikoko ikasle helduenek parte hartuko dute saioan, haiek ere dantzan.