Altsasuko Saskibaloi Taldeak, CBASK-ek, hurrengo 4 urtetarako hitzarmena sinatu du Basket Navarrarekin. Sinadura ekitaldian CBASK-eko presidente Vicente Claver eta Basket Navarrako zuzendaritzako kide Juan Carlos Zabalegi izan ziren. Helburua Basket Navarra taldea indartzea da eta herrietako klubetan dabiltzan gazteei saskibaloian jarraitzeko aukera ematea da.