Arrebote kamara aurreran

Guaixe 2014ko eka. 12a, 11:08

Atzo hasi eta gaur segituko dute Arrebote taldekoek A microfono cerrado kantuaren bideokliparen grabazioarekin. Javier Galeanoren esanetara jarri da, atzera ere, taldea eta Iortia kultur gunean sartu dira bideoa grabatzera. Eta haiekin makina bat sakandar ere. Bideo klipean aurpegi ezagunak ere aterako dira: Irujo, Bengoetxea eta Zubieta pilotariak, Kutxi Romero, Chula Potra, Pablo Carbonell…

Argitaratu berri duten Leihotik disko berriren aurkezpena hilaren 21ean eginen dute, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Emanaldia bigarren bideoklip bat grabatzeko erabiliko du Arrebotek. Guztiaren lekuko izan nahi duenak kultur gunean ditu sarrerak eskura.