Ane Etxegoien Altsasun ariko da

Guaixe 2014ko ekainaren 16a

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harreman Departamentuan antolatutako Cultur jaialdiko musika programak ekitaldi bat aurreikusten du Altsasun: Ane Etxegoien. Donapaleuko kantariak bi disko ditu bakarlari giza eta beste bi Aizkora gizonezko abesbatzarekin batera. Frantzian arrakasta handia lortu du telebista saio batean atera ondoren eta urrezko diskoa ere eskuratu zuen 60.000 ale saldu ondoren. Etxegoien agorrilaren 27an, asteazkenean, 21:00etan egonen da Altsasun.