Prozesu horretan parte hartzen ari diren ikastetxeek udaberri hasieran ikastetxean nork bere topaketak egin zituzten, Nafarroako Confint topaketa, berriz, Iruñean egin zen hilaren 8an. Parte hartu zuten bost ikastetxeetatik bi Altsasukoak ziren: Sagrado Corazon eta Aralarko Mikel Donea.
Bi ikastetxeek ere ingurumen integrazioan eskarmentua dute. Hezkuntza Departamentuaren Prestakuntza eta Kalitate Sailaren eta Cranaren laguntzaz Confint metodologia aplikatu dute. Hala hainbat gai ikertu eta aztertu dituzte eta hobetzeko neurriak proposatu eta egin dituzte.
Sakanatik
Sagrado Corazon ikastetxea Maialen Aramendiak, Imanol Lobok eta Xabier Ruiz de Arbulok ordezkatu zuten. Besteak beste argindarra sortzeko bizikleten, baratze bertikalaren eta ikastetxera bizikletaz joateko bide berdea martxa jartzeari buruzko azalpenak eman zituzten. Aurreneko bien ereduak Iruñera eraman zituzten.
Aralarko Mikel Donea institutua, berriz, Maite Martinezek, Imanol San Migelek eta Xabier Diazek ordezkatu zuten. Ikastetxearen inguruan hondakinak murrizteko kanpainaz, zuhaitzen landaketez, uraren kalitatea eta aurrezpenari buruzko ikerketa, mugikortasuna eta birziklatzea izan zuten hizpide.
Segida
Estatuko erkidegoetako ikastetxeetako ordezkariak azaroaren 12tik 15era Bartzelonan elkartuko dira. Gazte topaketa horretan 2015eko udaberrian Bruselan eginen den topaketarako ordezkariak aukeratuko dira.