Pasa den astetik Zelandi kiroldegiak bere eskaintza fisioterapia zerbitzuarekin zabaldu du. Asier Urkia Ijurra fisioterapeuta da zerbitzuaz arduratzen dena. Urkiak Viceko unibertsitatean ikasi zuen fisioterapia eta gaur egun Santanderren kirol fisioterapiako masterra ikasten ari da.
Urkiak esan digunez dagoeneko bere eskuetatik pasa dira zenbait pertsona. Prebentzioan eta medikalizazioa eragozteko kontrakturen kontrako masajea, lesioen prebentziorako masajeak, hainbat gorputz ataletatik kargak kentzeko masajeak eta beste ematea aurreikusten du. 45 minutuko saioak eginen ditu pertsona bakoitzarekin.
Zelandi kiroldegiko bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dituzte, ez direnek, berriz, 40. Guztiak kiroldegiko ezkaratzako ezkerraldean prest duen gelan hartuko ditu. Beti ere, aldez aurretik izena eman badute. Horretarako Zelandi kiroldegiko harrerara hots egin beharko da: 948 562 786.
Eskaintza
Atabo udal enpresa publikoak Zelandiko kiroldegiko bazkide egin nahi dutenendako eskaintza egin du. Aurretik bazkide den batekin joaten bada matrikula kuota dohainik izanen dute. Hilaren 20ra arte bazkide egiten direnek 75 euroko matrikula aurreztuko dute. Zelandiko kiroldegiko azpiegiturak erabiltzeko aukerarekin batera udako sasoian Dantzalekuko igerilekura dohain sartuko dira eta deskontua izanen dute fisioterapia zerbitzuan.