Kontzertu artean bideoklip aurkezpena

Guaixe 2014ko ekainaren 13a

Los del Rayok bihar kontzertu bikoitza eskainiko du Altsasuko Lurrazpi tabernan. 20:30ean emanaldi akustikoa eskainiko dute. Gainera, taberna bertan eta beste hainbat tokitan Oier Albiztur altsasuarrarekin grabatutako bideoklipa mustuko dute. Afaldu ondoren, 23:00etan, gailuak entxufatu eta kontzertua eskainiko du Los del Rayok.