Maiatzaren 29an despeditu zen emakumeendako defentsa pertsonal ikastaroa. 20:45etik aurrera, ordu eta erdiz, 11 saiotan parte hartu dute zazpi emakumek. Taekwondoko teknikak defentsa pertsonalera aplikatuta erakutsi zien Gerardo Montero Rivera taekwondo irakasleak. Berari sortu zitzaion ideia, taekwondoa zabaltzeko modu bat izan zitekeelako eta klubak berehalakoan baiezkoa eman zion. Bi ikaslez aparte beste bost emakume aritu dira, 13 eta 35 urte bitartekoak.
Berriro
Ikasturte berrian ere eskaintza egiteko asmoa du Altsasuko Taekwondo Klubak. Saioak astearte edo ostegun iluntzeetan izanen lirateke. 13 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, adin mugarik gabe.