Kategoria txikietan neskek eta mutilek futbolean elkarrekin aritzeko aukera dute, baina urteak bete ahala futbolean aritzeko aukerak nabarmen gutxitzen zaizkie emakumeei. Eta, gurean, futbolean aritzen diren emakumeak badaude. Iruñea, Agurain, Gasteiz eta beste hainbat herrietara jo behar dute futbolean aritzeko, Sakanan ez baitago talderik.
Hutsune hori ikusita, Sociedad Deportiva Alsasuak kadete mailako nesken taldea sortzeko deialdia egin du. Emakumeen kadete taldea sortzea da asmoa, 2014-2015 denboraldian Nafarroako Futbol 8 Ligan lehiatuko litzatekeena. Horregatik, 1999-2002 urteen artean jaiotako neskei futbol taldean izena emateko deia egiten die Altsasu taldeak. “Badakigu futbolean aritzen diren neskak badaudela Sakanan. Taldea osatzera anima daitezela” adierazi dute Altsasuko klubetik.
Izena emateko
Uztailaren 31ra arte, 699 777 420 telefonoan (Elena). 1999-2002 urteen artean jaiotako neskak.