Auto klasikoen topaketarako izen ematea zabalik

Guaixe 2014ko ekainaren 18a

25 urte baino gehiago dituzten autoak dira klasiko izendapena dutenak eta haiek elkartzeko topaketa antolatu dute Altsasun. Garilaren 5ean izanen da, 10:00etatik 14:30era, Zumalakarregi plazan. Parte hartu nahi dutenek hilaren 30era arteko epea dute izena emateko. Doakoa da parte hartzea. Plazan bertan part-hartzaileendako auzatea izanen da. Goiza Altsasun eman ondoren, parte-hartzaileak autoak hartu eta Urbasako kanpinerantz joko dute, 14:30ean bazkaria baitute.

Izen ematea
699 068 059 edo 677 815 236 telefonoetara hots egin.