Hauspo Alaik antolatuta, Otadiako Kristor Deuna aterpea garileko bi astetan akordeoi akademia bihurtuko da, goiz eta arratsaldez. Garilaren 15etik 19ra lehen ikastaroa izanen da. 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei eta akordeoiaren pedagogian eta ikasketan sakondu nahi dutenei zuzenduta dago.
Bigarren kurtsoa garilaren 21etik 26ra izanen da eta gradu profesionaleko azken ikasturteetan edo goi graduan ari diren ikasleei eta akordeoiaren pedagogian eta ikasketan sakondu nahi dutenei zuzenduta dago. Bai batean bai bestean ikasle aktibo gisa edo entzule moduan parte hartu daiteke. Banakako eta taldekako (binaka, hirunaka, taldean edo ganbera taldeak) klaseak izanen dira, gaztelaniaz eta ingelesez, bideo, hitzaldi eta elkarrizketekin.
Bi ikastaroetako helburua izanen da obraren beharren arabera teknika, interpretazio eta adierazpen gaitasunak lantzea. Horretaz aparte, dauden zailtasunak kontuan hartzen dituen ikasketa metodoa garatzea. Azkenik, iritzi kritikoa sortu nahi da haren bidez norberaren eta besteen aspektu tekniko musikalak baloratu ahal izateko.
Irakaslea
Alexey Artemyev (Tambov, Errusia, 1974) akordeoilari diplomatua eta Moskuko Gnessin Akademia Nazionaleko opera zuzendaria da, baita natur zientzietan filosofian doktore. Nazioarteko hainbat sari jaso ditu eta akordeoi lehiaketetako epaile izana da. Gaur egun Speransky opera antzokiko zuzendaria da eta sorterriko Rachmaninov goi instituto orkestrako zuzendari ere bada. Aipatu institutuko eta bere hiriko musika eskolako akordeoi irakaslea da ere.
Izen ematea
hauspoalai@gmail.com, 676 073 082 (Maria) eta 650 076 318 (Inma). Ostiralean itxiko da izen ematea.