Iortian, Arrebote

Guaixe 2014ko ekainaren 20a

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko kultur gunean disko berria aurkeztuko du taldeak.

Leihotik izenburuarekin bigarren diskoa argitaratu du Arrebote taldeak. Haren zuzeneko aurkezpena bihar eginen du, Altsasuko Iortia kultur gunean. Emanaldi horretarako hainbat musikariren laguntza izanen dute Arrebotekoek. Sorpresak ere iragarri dituzte. Gainera, emanaldia, bideoklip bat grabatzeko baliatuko dute ere. Disko horretako kantuekin osatzen duten bigarren bideoklipa izanen da, aurreko astean A microfono cerrado kantuari irudiak jarri baitzizkioten.