PPko zinegotzi Francesc Paris aspaldi ez zela Altsasuko Udaleko bilkuretan parte hartzen. Popularra lan kontuengatik kanpoan da eta kargua utzi du. Popularren Altsasuko zerrendan bigarren zen Ignacio Perez Fuentesek zinegotzi kargua hartuko du gaur, Paris ordezkatzeko. Zinegotzi berria gasteiztarra da eta 43 urte ditu. Gaur egun langabezian dago, baina aurretik segurtasun pribatuaren arloan lan egin du.
Perezek adierazi duenez, “ilusioz eta gogoz” hartuko du ardura; “legegintzaldia bukatzeko gutxi falta bada ere herritarren bizitza hobetzeko nire esku dagoen guztia eginen dut”.